Iruñerrian Gaur 2014-05-27

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 27a

Europako hauteskundeek alderdi sozialistan eragin duten lurrikara da albiste politiko nagusia. Parlamentu barruan eta kanpoan, bestetik, UPNren Gobernuaren hizkuntza politika hizpide: Maximino Gomez Euskarabideko zuzendari gerenteak esan du krisiak baldintzatuta baina lanean ari dela Euskarabidea. Oposizioaren ustez UPN aitzakia gisa ari da baliatzen krisia euskarari laguntzak ukatzeko. Parlamentuaren kanpoadean elkarretaratzea egin du euskalgintzak "euskaraz bizi nahi dugu" lelopean. Eta Ene Kantak ekimena Euskalerria Irratiaren alde prestatzen ari den CD-DVDa ere aurkeztu dizuegu. Aurretik erosi nahi izanez gero, sartu Verkami.com plataforman. Iritzien Plazan gaur: Maria Solana.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!