Anotzibar, Ziaurritz, Gaskue, Gelbentzu, Gendulain, Latasa, Ostiz eta Erripa, kontzeju hauek osatzen dute Odieta bailara. Ultzamaldean kokatua dago baina ez da Ultzama. Eskualde lasai eta ederra. Hemen Euskalerria Irratian hobekixeago ezagutu nahi izan dugu eta zeregin honetan gidari-laguntzaile ezin hobea izan dugu: Josu Isturitz, Erripako bizilaguna eta bertako zinegotzia. Berarekin ezagutu dugu Odietako geografia, historia, pertsonaia historikoak eta baita xendak eta ibilbide interesgarriak ere.