Europako hauteskundeen emaitzen balorazioak, Iruñerrian Gaur, albiste politiko nagusi. Pozik PSN ez beste guztiak: sozialistek botoen erdiak galdu dituzte duela bost urteko hauteskundeekin alderatuta, eta PSOEk "gauza asko" aztertu beharko dituela esan du Lizarbek. Osasunak bazkideen ezohiko batzarra egin arte atzeratu du Martin Monreal entrenatzailearen gaineko erabakia. Esa urtegian mugitzen jarraitzen du eskuin magalak: Izquierda-Ezkerrak obrak gelditzeko eskatzen duen mozioa eraman du Parlamentura, Esa + Ez elkarteak manifestazioa eginen du larunbat arratsaldean Iruñean. Iritzien Plazan gaur: Edurne Elizondo.