Europako hauteskundeen emaitzak aztergai izan ditugu, EH Bilduko Bakartxo Ruizekin, EAJko Manu Aierdirekin eta Ezker Anitzako Edurne Eginorekin. Gogoeta pausatuagoa egin digute David Garnatxo ekonomia adituak eta Xabier Agirre filosofoak. Igor Ijurrak, larunbatean, Baigorrin, Iruñeko Orfeoiak eta Erramun Martikorenak eskainiko duten kontzertuaren berri eman digu.