Mikel Irizar: Mosaikoa

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 26a

Gaurko argazkia mosaikoa da, irudi txikiz osatutako Europarena. Izan ere, atzoko emaitzak baditu mila aurpegi eta guztien batura ez da argia.

Europa berrian eskuin muturra indartu da, baina baita alderdi alternatiboak ere. Ezker-eskuin ardatzean ez dut uste nabarmen alde batera egin duenik parlamentu europarrak. Oso bistakoa da alderdi nagusien gainbehera, batek galtzen duena ez baitu besteak irabazten.

Emaitza lokalagoekin, kontuz! Abstentzioari 25 puntu kenduta auskalo nola aldatzen diren. Horregatik, erreakzio batzuk gehiegizkoak iruditu zaizkit. Eta patetikoak ere egon dira, porrota aurpegian eta garaipena ahoan.

Euskal hegoaldean urte bete barru jokatuko da benetako partida, orduko puntuek balio bikoitza dute. Bitartean, atzoko irabazle garbi bakarra Eibar futbol taldea izan zen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!