Xabier Barber: Nazkagarria

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 23a

"30 urte baino gehiagoko kontratu mugagabeak dituzten gurasoek bere eskubideak behera ditzatela, behin behineko kontratuak dituzten bere seme-alabenak hobetu ahal izateko". Joan Rosell-ek egun hauetan adierazitako hitzak dira. Joan Rosell, Estatu espainiarreko enpresarien konfederazioa den CEOEren lehendakaria da.

Dirudienez, gure arteko afera da; langileen arteko afera; gizartearen gehiengoaren afera. Beraz, gure artean konpondu behar: gurasoek galdu, seme-alabek irabaz dezaten. Eta haiek? Enpresariek? Krisian dagoena ez al da kapitalismoa, beraiek kudeaturiko sistema?

Papurrak gure artean banatu behar, haiek gero eta gehiago irabaz dezaten.

Nazkanteak!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!