Iruñerrian Gaur 2014-05-22

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 22a

Administrazioan minijobak ezartzeko dekretuaren aurka lege proposamen bat tramitera onartu du Parlamentuak. Oposizioak, gainera, eliza katolikoaren inmatrikulazioak eragozteko ekimena aurrera atera du. Yolanda Barcinak esan du bilera eskatu diola Montorori defizitaren helburua ez betetzeagatik eskatu dion "doikuntza" planaz hitz egiteko. Osasuna eta Ogasunaren arteko bilera arratsaldeko 13:00etan. LABek langile eta enpresariek ordaintzen dituzten zergen artean dagoen desproportzioa salatu du Parlamentuaren parean, eta erreforma fiskal bat eskatu du.  Iritzien Plazan gaur: Koldo Martinez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!