Koldo martinez: Joan den astean

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 22a

Joan den astean Partido Popularraren gobernuak etxekaleratzearen kontrako legea onartu zuela urte bete pasatu da. Legearen helburua une hartan gai honetaz geroz eta handiagoa zen tentsio soziala isilaraztea izan zen. Espainia zer den argi uzten zuen adibide paradigmatikoa. Beste iruzur bat gehiago: zerbait egiten ari zirela antza eman, dena berdin gera zedin.

Nire ustez, egoera hura aldatzeko bi modu arrazoinagarri zeuden. Bat, ordainketa truke ematea lehen bizitokiarentzat edo, aldiz, banku sistimaren egituraren aldaketa edo murrizketa bat, hipotekaren zorra barkatzeaz batera, Suedian egin zuten bezala bankuak erreskatatzeko unean. Ez zuten ez bata ez bestea aurrera eraman botere ekonomiko eta mediatikoen betiko bozeramale boteredunek ordainketa truke ematea onartzen bazen mundua lehertuko zela mehatxatu zuten eta. Beraien mundua, agian, bai. Baina ez da horrela gertatu.

Espainiako gobernuak onartutako erabakien medio, bankuen erreskaterako 200.000 miloi euro sartu dute, hobe esanda, sartzera behartu gaituzte. Bankuak pasa den urtean ia 50 mila etxebizitzaz geratu dira eta hoietatik ia 40 mila lehen etxebizitzak ziren. Eta hoietatik 26 mila etxe gabe geratu dira eta... gezurra badirudi ere, oraindikan hipotekaren zorra ordaindu behar dute. Asko eta askoren mundua lehertu da, bai!, bankari eta boterean dauden politikoen beste iruzur baten menpe gaudelako. Noiz arte horrela?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!