Foru administrazioan "minijob" izenekoak ezartzeko dekretua onartu du UPNren gobernuak. Ekainetik aurrera jarri nahi ditu indarrean. Osasuna futbol taldearen egoera ere albiste: Javi Gracia entrenatzaileak agur esan du "pena eta amorru handiz". Miguel Artxanko presidenteak bazkideen esku utzi du bere etorkizuna: konfiantzazko mozioa planteatuko die ekainean. Etxe kaleratzeen aurkako plataformako 5 kidek 600 eurora arteko isunak ordaindu beharko dituzte PPNren egoitzaren parean egin zuten elkarretaratze batean parte hartzeagatik. Iritzien Plazan gaur: Alberto Barandiaran.