Alberto Barandiaran: Potroak

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 21a

Potroak jarri behar direla mahai gainean irakurri diot Osasunako zuzendaritzako kide bati. Badela garaia erakusteko nor garen noiz eta orain, Osasunazale guztiak madarikazioka ari direnean han edo hemen galdutako puntu hori dela eta. Potroak behar dira Osasunan, beraz. Hau ez da konponduko, beraz, planifikazio on batekin, edo harrobiari begira, edo onartuz gorritxoak talde berez txikia dela, baina oso sustraituta, hor duela baliorik handiena, beste talde askok nahiko luketena, edo onartuz urte batzuk onak izango direla, eta beste batzuk ez hain onak, eta hor ibiliko dela beti lehen taldea, kili kolo, eta garrantzitsuena kudeaketa gardena, zentzuzkoa eta apala aurrera eramatea dela, besteak beste zorrak ordainduz eta zuhurrak baino ez diren proiektuak onartuz. Ez, potroak behar dira Osasunan. Zertarako? Joan eta bila, baina potroak, aurretik.

Dena, oso nafarra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!