EH Bilduko Xabi Lasa, EAJko Manu Aierdi eta Ezker Anitzako Ioseba Ezeolaza izan ditugu hauteskunde europarrei buruz egin dugun solasaldian. America 66 errejimentuaren jatorriaz, historiaz eta erakusketaz mintzatu gara Fernando Mendiola, memoriaren aldeko mugimenduko kidearekin. Musikaren tartean, Nerea Erbitik zinea eta jazza izan ditu erreferentzia nagusi.