Aingeru Epaltza: Popatik

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 21a

Aste honetan Nafarroako politika inarrosi duen auzia: bidali zuen ala ez zuen bidali popatik hartzera Ezkerrako parlamentari Txema Mauleon txit prestuak Nafarroako Gobernuko kontseilari eta bozeramaile Juan Luis Sanchez de Muniain txit garaia? Horrek baietz dio. Hark ezetz. Mauleonen ikuspegia berretsi dute hainbat parlamentarik. Sanchez de Muniainena atentzioa bertze norabait desbideratzeko amarrutzat ere jo izan du zenbaitek. Azken batez, Euskalerria irratiaren auzi eternala Nafarroako Parlamentuan esku artean zerabiltela gertatu zen, gertatu bazen, delako gertakaria. Pentsatzen hasia naiz ez ote zuen maitasun deklarazio bat oker ulertu gure jaun kontseilariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!