Joan den larunbatean aurkeztu zuten aurtengo Nafarroa Oinezaren abestia eta bideoklipa http://www.youtube.com/user/NafarOinez/featured. Gaur Naroa Labairu, komunikazio batzordeko arduraduna izan da gurekin Euskalerria Irratian honen berri emateko. Gurekin izan dira ere Nuria Abadia, Zangozako Ikastolako ama eta abestiaren letraren egilea eta Endika Iriso Tafallako Zartako-K taldeko abeslaria eta baxujolea.
Ia urtebete darama Zangozako Ikastolak abestia prestatzen. Aurten lehiaketa bidez egin dute abestiaren aukeraketa. Zangoza, Zangozaldeko eta Zangozaldekoak ez ziren 11 talde aurkeztu ziren denetara.
Bestalde zangozarrek aditzera eman digute bihar asteartean Nafarroako Unibertsitate Publikoan bolondres bila arituko direla eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte. Internet bidez, ere, norberak bere burua lanerako eskaintzeko aukera dago web gunean http://www.nafarroaoinez.net/eu/index.asp