Gaizka Aranguren: Katakunbetako taktika

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 20a

Heldu den igandeko hauteskundeei begira eta Nafarroa garaian eman daitezkeen emaitzei dagokienez, sorpresa esanguratsuren bat gerta daitekeela erran du inork. Hau da, parte hartze eskasa izanen denez eta UPNren jarraitzaileak oso demotibatuta egonen direnez, gerta daitekeela EHBilduren proposamena, Herriek Erabaki koalizioa izatea bozkatuena. Hau da, indar abertzale bat izatea lehen aldikotz Nafarroa Garaian lehen indarra.
Oso zaila den aukera hori posible izan daitekeelakoan, larritu denik bada. Batetik Alderdi Popularra, EHBilduk Nafarroa Garian irabazi ez dezan botua eskatzen baitabil, baina larrituta ikusi ahal izan ditugu ere bere burua abertzaletasunaren esparruan kokatzen duten zenbait lagun. Hauen ustez, EHBildu lehen indarra bada igandean Foru Komunitatean, hurrengo hauteskundeetan eskuinazaleak gehiago mobilizatuko dira beldurrak bultzatuta.

Zaila da konplexu ideologiko eta politikoen arabera taktika elektorala diseinatzen dutenekin eztabaidatzea. Ikuspegi horretatik beretik, ez dute begi onez ikusten ekainaren 8ko Gure Esku Dagoren giza katea Iruñetik Durangora. Monstruoa molestatuko delakoan edo...

Batzuek, egonkortasunaren mesedetan, katakunbetan geldi eta isilik bizitzea nahiago dute. Ogi apurrak galtzeko beldur direla ematen du. Hori bai, inor baino argiagoak direlakoan daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!