Iruñerrian Gaur 2014-05-20

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 20a

Irrati lizentzien banaketa "gardentasunez eta berme guztiekin" eginen dutela esan du Juan Luis Sanchez de Muniain kontseilariak Parlamentuan. Bere borondatez joan da azalpenak ematera, baina ez du zehaztasun askorik eman. Agerraldia motza baina zalapartatsua izan da: UPNk Euskalerria Irratiari lizentzia eman nahi izatea leporatu dio beste behin oposizioari. 30 ikastetxe publikoetan gabeziak dituztela salatu dute Herrikoak eta Sortzenek. America 66 erregimentuaren erakusketaren aurka helegitea jarri du epaitegian Izquierda-Ezkerrak: Enrique Maya alkateak esan du erregimentu horrek "eskubide osoa" duela bere historia agertzeko, eta etzidamu inauguratuko dutela erakusketa, aurreikusia dagoen bezala. Iritzien Plazan gaur: Gaizka Aranguren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!