Osasuna bigarren mailara jaitsi izana, Sadarren izandako ezbeharra, eta jaitsierak izan ditzakeen ondorio ekonomikoak hizpide Iruñerrian Gaur. Parlamentuan, Espainiako Gobernuak Nafarroakoari eskatu dion doikuntza planaz azalpenak eskatu dizkio oposizioak Barcinari. America 66 erregimentua goratzeko mozioa aurkeztu du PPNk Parlamentuan; “iraingarria eta probokatzailea” dela salatu du Bilduk, armadaren aurka “aurreiritziak eta jarrera baztertzailea” izatea leporatu die erakusketaren aurka daudenei PPNko presidenteak. Euskal eskola publikoaren aldeko atzoko festaren inguruan balorazio oso positiboa egin du Sortzenek. Iritzien Plazan gaur: Nekane Perez.