Hauteskunde europarrei begira mahai-ingurua egin dugu EH Bilduko Maite Iturre, EAJko Izaskun Goñi eta Ezker Anitzako Edurne Egino ordezkari politikoekin. Manugaitz hip hop eta rap kantariari elkarrizketa egin diogu eta tarteka haren abesti berriak entzuteko parada izan dugu. Santi Leone historialariaren eskutik gaurkotasuna hamar ikuspegi ezberdinetatik aztertu dugu asteoroko dekalogoan.