Inma Errea: Eredu

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 20a

Espainia aldean, koalizio handi bat egiteko aukeraz ari dira egunotan. Espainiako alderdi nagusien arteko koalizioaz. Batzuek –oroz gain, interes ekonomiko handiak dituztenek– eredugarritzat jotzen dute alderdi-bitasuna, eta hura defendatzeko –hori paradoxa...– alderdi bakarreko sistemekin antz handiena duen gobernu motaren aldeko hautua egiten dute.

Ematen du zunda-baloia jaurti dutela, ea herritarrek nola hartzen duten...

Espainiar herritarrei, ordea, gomendatuko nieke Nafarroara begira jartzea, zuzenean ikusteko zer ekartzen ahal dien esperimentuak. Izan ere, Nafarroan aspaldidanik ezagutzen dugu eredua. Aski probatua dugu sistema, eta sobera nozitu ditugu haren ondorioak. Agitz ongi dakigu zein den oposizio ustez erakitzaile baten eta alderdi agintedun ustez elkarrizketara ireki baten arteko harreman estuegiek ongi koipetutako makineriaren emaitza: ustez kolore biko eta izatez monokorde den gobernamenduak herritar gehienoi dakarkigun errentamendu eskasa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!