Mikel Irizar: Gorri

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 19a

Argazkian dena da gorri: pertsonen elastikoak, futbol zaletasun handiaren adierazle; aurpegiak eta begiak, jaitsierak eragindako negarraren ondorioz; eta zaurietako odola, itxaropenaren pozez babesa apurtu eta istripua gertatu delako.

Epika eta guzti, Osasuna futbol taldea bigarren mailara jaitsi da, urte luzez justuan ibili eta gorriak ikusi ondoren. Patxi Puñalek tristuratik baikortasuna atera du eta zaleen azken erreakzioa ikusita harro sentitu da hemengoa izateaz. Epika nonahi.

Ez naiz oso futbol zalea eta epikak ez nau liluratzen. Baina pena solidarioa hartu dut Osasunaren jaitsierarekin. Eta zale gorritxoak animatze aldera, hiru gauza gogoraraziko dizkiet: bat, mundua ez da hemen bukatzen; bi, urte bete barru bateratsu toka daitezke igoera eta gobernu aldaketa; eta hiru, Realari mesede besterik ez zion egin bigarren mailako egonaldiak. Animo!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!