Europako hauteskundeetako 751 hautes-mahai jarriko dituzte, aurrekoetan baino gutxiago. Irakaskuntzan, CCOO sindikatuak Eskola Kontseiluaren LOMCE batzordea utzi du. Iruñeko Udalean, Ignacio Poloren ordezko Gabriel Viedmak gaur hartu du zinegotzi postua. Gure Esku Dago ekimenak ekainaren 8ko giza katean parte hartzera deitu ditu nafarrak ere; ekitaldiak eginen ditu egun horretan Iruñeko Alde Zaharrean eta Arbizun. Asteburukoetan, Sortzenen festa Uharten, Ederlezi pastorala Iruñean eta futbola: Osasuna-Betis, igandean, arratsaldeko 6etan, Sadarren.