Ander Perez: Klaseak

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 16a

Klaserik gabe esnatu da gaur berriro gure Iruñea. Desegin dira klaseak, hemen eta munduan, desegin ideologiak. Ez bakarrik Fukuyamak diolako. Hala sinistarazi digute behin eta berriro, eta hala sinistu dugu kasik. Berdindu gaitu ongizateak, berdindu ekonomia neoliberalak. Kasik.

Beharrik ere ez dago teoria zikin hori desegiteko. Jendarte honen ezberdintasunak egunero pairatzen dituenak badaki baieztapen horren faltsutasuna. Eta bai, langile klasea, klase zapaldua, ez da dagoeneko ilaratan sartzen lurrun makinez betetako kotoi fabriketan. Baina egunero azalarazten zaizkigu klaseak eta klaseak. Adibidez, edozein kaziketaz barre egiten duen txiolaria atxilotu baina ehundaka milaka hildako eragin zituen general txiki baten istorioa goraipatzen duen twitter kontua baimentzen denean. Adibidez, Lampedusan ehundaka etorkin hiltzen diren bakoitzean, edozein matxistak emakume bat akatzen duen bakoitzean, etxegabetu batek burua balkoitik behera botatzen duen bakoitzean hauteskunde kanpaina bat bertan behera uzten ez denean. Adibidez.

Klaserik gabe esnatu da gaur berriro gure Iruñea. Ezetz eguna klaserik gabe bukatu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!