Gendulaingo hirigintza proiektuarekin aurrera jarraituko du gobernuak, eta PSIS plan berria eginen du urtea amaitu baino lehen. Iberdrolaren akzioak saltzen hasi da gobernua zorrak behartuta, erosi baino merkeago. Gaur betetzen dira 25 urte Espainiako Gobernua presoen sakabanketa "modu sistematikoan" ezartzen hasi zela. Etxeratek protestak egin ditu eguerdian Espainiako Gobernuaren ordezkaritzetan. Gurean izan dira Iosu Esparza preso ohia eta Ana Sarobe preso baten ama. Iritzien Plazan: Jon Abril.