“Inor ez dago ergelkeriak erratetik libre; ergelkeriok enfasiarekin erratea da kezkatzekoa”

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 14a

Michel Eyquem Montaigne

XVIgarren mendeko humanista eta pentsalari frantziarra. Berpizkunde garaiko egile hau saiakera generoaren sortzailetzat jotzen da.

Gerraren aurkakoa, kultura handiko pertsona eta pentsalari irekia.

Josetxo Azkonak bere esaldi batzuk hautatu, euskaratu eta Epiktetoren kutxan ederki gorderik ekarri dizkigu Euskalerria Irratira.

* Bere memoriaz seguru ez dagoenak, uko egin diezaiola gezurra errateari!

* Arimako zimurrek aurpegikoek baino zaharragoak egiten gaituzte.

* Nire bidaien zergatiaz galdetzen didatenei zera erantzuten diet: ongi dakidala zeretik egiten dudan ihes, baina bilatzen dudanaz ez dakidala deus.

* Zalantza, burko ona da burua ongi orekatuta duenarentzat

* Matrimonioa kaiola bat bezalakoxea da: batek txoriak desesperatuki ikusten ditu kaiolan sartzeko irrikan, eta, aldin berean, barruan dauden txoriak etsipen berberarekin ikusten ditu handik irteteko.

* Debekuek jaki onak ontzen dituzte.

* Epaile jaunak adulterio-egile baten kontra idatzi berri duen paper beretik puska bat urratuko du, han non lerro goxo eta maitagarri batzuk idatziko baitizkio bere lankide baten emaztekiari.

* Gizaki jakintsua ez da gai guztietan jakintsu.

* Honako hau litzateke matrimoniorik onena: emakume itsu batek eta senar gor batek elkar osatutakoa.

* Baten onura, bertzeren baten kaltea izan ohi da.

* Etenik ez duen halako poztasun bat: horixe da, eta ez bertzerik,  jakituriari buruzko frogarik argiena.

*  Hara, zenbat gauza -atzo fede-kontutzat jotzen genituenak- ipuinak dira gaur!

*  Paperaren gainean mintzatzen naiz, karrikan aurkitzen dudan lehenbizikoarekin mintzatzen naizen bezala.

*  Baita gorengo tronuan ere, bat bere ipurdi gainean esertzen da.

*  Inori bizitzan gauzak ez zaizkio denbora luzez erabat okertzen, bera errudun izan gabe.

* Hitza erraten duenaren erdia da; bertze erdia, entzuten duenarena.

* Nire bizitzaren zeregin nagusia, ahalik eta gehien gozatzea da.

* Zahartzaroak zimur gehiago egiten dizkigu espirituan, aurpegian baino.

* Bertutea ez datza gauza handiak egitean, gauza txikiak ongi egitean baizik eta.

* Liburuak dira giza-bidaia honetarako aurkitu dudan biatikorik onena.

* Hau da munduko gauzarik zoragarriena, zera: norbera jakitera iristea nola izan norberarena.

* Maiz hobea da mahastia galtzea, harengatik auzitan jardutea baino.

* Ez dago deus barbarorik ez basatirik nazio berri horietan. Gertatzen dena da bakoitzak barbarie deitzen diola bere ohiturarekin zerikusirik ez duen basakeriari.

* Inor ez dago ergelkeriak erratetik libre; ergelkeriok enfasiarekin erratea da kezkatzekoa.

* Ez dago ez irabazirik ez onurarik, haiek bertze baten bizkar ez badira, hainbesteraino ezen irabazi-mota guztiak, hein batean, gaitzetsi egin beharko baikenituzke.

* Beldurrra bera baino ez dago deus, ni hainbertze beldurtzen nauenik.

* Garaipenik ez dago, gerrari amaiera eman ezean.

* Zer egin ote du gizakien jardun genitalak -jardun genital hori hain naturala, hain beharrezkoa eta hain bidezkoa izaki-, gizakiok, hain xuxen, ez direla ausartu lotsarik gabe hartaz mintzatzera

* Zerbait debekatzea, hura irrikan desiratzea da.

* Nik ez ditut bertzeren hitzak aipatzen, nire pentsamendua hobeki adierazteko ez bada.

* Beti ohartu izan naiz nola bizitzan arrakasta izateko, aditua behar dela izan; alabaina, hartarako lerdo gisa behar da agertu bizitzan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!