Iruñerrian Gaur 2014-05-14

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 14a

Diru publikoaren galeraren hiru adibide albiste Iruñerrian Gaur: Iberdrolaren akzioen erosketa: zorrak behartuta, akzioen zati bat saldu behar izan du gobernuak 43 milioi euroan, akzioko 5,01 euro. Sodena sozietate publikoak antzinako ibilgailuen bilduma bat erosi izana gogor kritikatu du oposizioak gaur Parlamentuan: 150.000 euro galdu dira. Baso ustiapenean eginiko inbertsio kaskarraren inguruko azalpenak eman beharko ditu arratsaldean Legebiltzarrean Jose Javier Esparza kontseilariak. Gazteen artean enplegua sustatzeko plan bat aurkeztu du gaur gobernuak. Hezkuntza Departamentuari hainbat familiak aurkeztu dioten kexua, frantsesezko truke programa batetik kanpo utzi dituztelako 10 ikasle, "D eredukoak izateagatik". UEUk Saretu leloarekin eginen ditu 42.garren Udako Ikastaroak: Iruñean, 8 ikastaro, uztailaren 21etik 23ra.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!