"America 66" erregimentuari buruzko erakusketa antolatu nahi du Iruñeko Udalak. Horren kontrako 23000 sinadura bildu ditu herritar talde batek. Ioseba Ezeolazak eman dizkigu xehetasunak. Sanduzelai Ikastetxe Publikoan lau urteko ikasleak talde bakar batean bildu nahi ditu Nafarroako Gobernuak. 27 dira eta eskubidea dute bi ikasgelatan banatzeko. Miguel Arana eta Esther Vazquez gurasoek eman digute horren berri. Sustrai Colina bertsolaria izan dugu gonbidatu berezi elkarrizketa pertsonalaren tartean. Europar hauteskundeak eta sare sozialak izan ditugu mintzagai Axier Lopez, Argia aldizkariko kazetariarekin.