Inma Errea: Zernahitarako eskola

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 13a

Bide-heziketa aspaldiko ezaguna dute nafar ikasleek, baina orain, hura bezala, berez eskolakoak ez diren beste zenbait gai ikasi beharko dituzte nafar haur eta gazteek, hala nola bide-heziketaren antzera praktiko samarrak eta bizitzarako baliagarriak izan daitezkeen robotika eta lehen sorospenak.

Alabaina, Nafarroako irakaskuntzan esku hartze handia duten batzuek tema hartu dute hain funtsezkoak ez diruditen bestelako edukiak eskoletan sartzearekin: enpresariek uste dute ekintzailetzari ere tokia egin behar zaiola ikastetxeetan, eta Ogasun Departamentuari otu zaio eskola-curriculumaren parte izan daitekeela ogasun kontuei buruzko heziketa.

Benetan kezkagarria, curriculuma eskolak berezkoak ez dituen eduki jakin batzuekin zamatzeko zenbaiten joera! Ematen du gai bati bultzada eman nahi dioten bakoitzean irakasgai bihurtzea besterik ez zaiela bururatzen...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!