Bakezale kontsekuentea, antimilitarista erabatekoa izan zen Pedro Otaduy.
Hizkera bera desmilitarizatu beharra dagoela eta ez zuen militante hitza gustuko. Nahiago zuen kide, partaide, langile konprometitu izan.
Horrela jardun zuen lanbidez institutuko irakasle, zerbitzu militarraren aurkako ahalegin betean, eragozpen fiskalaren alde nekagaitz, euskararen aldeko lanetan -bereziki Euskalerria Irratiaren mesedetan- eskuzabal edo San Francisco ikastetxea eraitsia izan ez zedin burubelarri.
2012 urte hasieran behar zuen denbora baino lehen hila, Iruñeko adiskideek haren lekukotza eta ekarpena ezagutzera eman nahi izan dute.
Liburua Migel Garcia de Andresek egina da.
Gurekin solasean egileaz gain, Marijose Zazpe, Mikel Baztan eta Fernando Merino.