Iruñerrian Gaur 2014-05-12

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 12a

Josetxo Andia, Eguesibarko UPNko alkate ohiak epaileari: "ez dut diru publikoarekin espekulatu". Parlamentua Bardeako tiro poligonoa ixtearen aurka: UPNk, PSNk eta PPk atzera bota dute Espainiako Gobernuari eskaera hori egiten zion adierazpen instituzionala. Tramitera onartu du Parlamentuak kalamu klubak arautzeko herri ekinaldi legegilea. ELAk dio legez kanpokoa direla foru administrazioa sustatzen ari den lanaldi partzialak, eta horren aurka egin dezala eskatu dio Parlamentuari. Eta Duguna dantza taldeak larunbatean eskainiko duen Ederlezi pastoralari ere egin diogu tartea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!