"Herritarren laguntzaz hizkuntza paisaia aldatzen ari gara"

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 8a

EHE, Kontseilua, IKA, NIE, AEK eta Sortzeneko kideak hizkuntza paisaian emandako aldaketez mintzatu dira. Argazkia: Euskalgintza.

Aldatuko dugu! kanpaina jarri zuten abian iaz, eta aurten esan dezakete aldatzen ari direla. Euskalgintzako eragileak kontent agertu dira orain arte lortutako emaitzekin. Iruñeko hizkuntza paisaiak bestelako itxura du orain: euskarak gero eta toki handiagoa du hizkuntza paisaian. Euskalgintzak dio, herritarrekin elkarlanean egindako emaitza biltzen hasi direla. Oraindik asko dago egiteke, baina, abiapuntua martxan dela esan dute.

Euskarak presentzia handiagoa du

Pozik azaldu dira beraz, baina, administrazioaren lana eurena bilakatzen dela ere salatzen segitzen dute. Herritarren kezkari eta inplikazioari esker aldaketa gertatzen ari dela nabarmendu dute. Bidea abiatuta dago eta orain norabide horretan, iruindarren bultzadarekin aurrera segitzeko asmoa dute.

Euskal Herrian Euskaraz, AEK, IKA, Sortzen, Kontseilua eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak gainera, hizkuntza paisaia euskalduntzen ari dela agerian uzteko, bideoa osatu dute, eta interneten dago ikusgai: irunekoeuskalgintza.org-en aurki daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!