Bizitzaren argi itzalak oholtza gainean

Euskalerria Irratia 2014ko mai. 7a, 19:28

Zizur Nagusiko institutuko ikasleek poesiaz eta musikaz beteko dute Zizurko Kultur Etxeko eszenatokia hurrengo ostiral arratsaldean. Ikasgelan landutako komunikaziorako tresnak erabiliko dituzte ikuskizun multimedia osatzeko. Haiek idatzitako testu eta abestiak, musika, bideo muntaiak... hori dena bizitzaren argi-itzalez mintzatzeko. Arratsalde.on saioan bi irakasle, Irati Goiokoetxea eta Txaro Etxetxipia eta hiru ikasle, Ana Gurpegi, Mikel Biurrun eta Unai Ruiz, izan dira egitasmo honetaz mintzatzeko eta haien sormen lanak guri aditzera emateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!