Osasuna futbol taldearen egoeraz mintzatu zaizkigu Ander Txintxurreta eta Aritz Agirre kazetariak. Santi Leone historialariak, astelehenero legez, gaurkotasunari buruzko dekalogoa osatu digu. Iruñeko Peñetako kideak zenbait eskoletan gosariak banatzen hasi dira hainbat ikaslek ez dutelako aukerarik goizeko otordua hartzeko. Haritz Pascualek eman dizkigu xehetasunak. Saioaren azken txanpan Txinarekin bat egin dugu. Hodei Arrausi berri emaileak bertako kronika igorri digu.