Iruñerrian Gaur 2014-05-07

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 7a

Nafarroako Gobernuak kontratazio mahai berria osatuko du irrati lizentziak banatzeko. Gaur jakinarazi du Juan Luis Sanchez de Muniainek onartua duela Foru Agindua, eta bihar argitaratuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Iruzur fiskalari aurre egiteko plan berria ere aurkeztu du Gobernuak. Koxkako zuzendaritzak bideragarritasun plana ere aurkeztu diola baieztatu du Goikoetxea kontseilariak. Elizaren inmatrikulazioen gaian, balorazio gazi-gozoa egin dute Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataforman dauden alkateek PPren Gobernuak hipoteka legean iragarri duen aldaketaz. LOMCEren aurka desobedientzia neurriak proposatu dituzte zortzi hezkuntza eragilek. Duela hogei urte okupatu zuten Euskal Jai: Katakraken kafe-solasaldia antolatu dute 19:00etan. Iritzien Plazan: Alberto Barandiaran.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!