Josi Basterretxea: Sexua

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 7a

Sexuaren argazkiak ikusi ditut gaur. Ez sexua huts hutsean, ez sexu erotikoa, ezta sexu pornografikoa ere. Sexuaren eta boterearen argazkia ikusi dut, sexua eta indarraren argazkia. Hiru argazki hartu ditut gogoan.

Bat. Vatikanoko bozeramaileak esan berri du Nazio Batuen aurrean Elizak ia bederatziehun abade erretiratu dituela beren lanetik, gazteei sexu gehiegikeriak egin dizkietelakoan. Kasu frogatuak omen dira.

Bi. Nigerian bada talde armatu islamiar bat neskatoak bahitzen dituena, neskatoak bakarrik. Aurten, hirurehun bahitu ditu: eskoletatik, etxeetatik, kaleetatik…

Hiru. Vanity Fair aldizkariak aste honetan argitaratu behar omen du elkarrizketa bat Monica Lewinsky munduko bekaririk famatuenarekin. Bertan kontatuko omen du bekari ohiak zer sexu-harreman izan zituen Bill Clinton presidente estatubatuar ohiarekin. Hogei urte igaro dira Etxe Zuriko afera hartatik.

Horra argazkiak. Badu gizakiak zerbait zailtasuna sortzen diona sexua eta boterea –sexua eta indarra– modu zibilizatuan kudeatzeko unean. Zailtasun saihestezin bat da. Ez dakit zer den, baina hor dago. Egon, hor dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!