1.679 langabe gutxiagorekin amaitu da apirila, baina oraindik 50.745 daude, Espainiako Enplegu Ministerioaren arabera. Igo egin dira Gizarte Segurantzak dituen afiliatuak, baina %1 besterik ez iazko apirilarekin alderatuta. ELAk salatu du lanik gabe dauden 24.076 herritarrek ez dutela inolako diru sarrerarik. Koxkan bihar aurkeztuko dio AIAC sozietateak bideragarritasun plana gobernuari. Arlo politikoan, Europako hauteskundeetako kanpaina: EH Bilduk Iruñean, San Frantzisko plazan, eginen du aurreneko ekitaldia etzi arratsaldean, Izquierda-Ezkerrak, bere aldetik, hilaren 15ean eginen du ekitaldi nagusia, Labrit pilotalekuan, Cayo Lara eta Willy Meyerrekin. Txistu ISO eguna, larunbatean, Iruñeko Alde Zaharrean. Iritzien Plazan, gaur, Gaizka Aranguren, Jesus Egigurenek eta Patxi Zabaletak gaur arratsaldeko 19:00etan Katakraken emanen duten hitzaldiaren harira.