Inma Errea: Usteak erdia egia

Euskalerria Irratia 2014ko maiatzaren 6a

Esoterismoaren Saloia ari dira egiten egunotan Iruñean, baina nafarrok ez dugu behar igarlerik jakiteko luze segituko dugula orain arte bezala, adibidez, Euskal Telebista modu txukun eta erosoan ikusi gabe.

Eta inork ez digu iragarri behar, ezta ere, datorren urteko hauteskundeak egin arte atertu gabe gutxienez entzun beharko dugula krisia amaitu dela nafar paradisuan, eta, beraz, hobe dela guretzat orain arte bezala jarraitzea.

Saloi esoteriko horretatik zerbait behar izatekotan, arao edo konjuru miragarriren bat beharko genuke nafarrok, ea ustekaberik ezaren poderioz paralizaturik gaituen sorginkeria desegiten den, ea behingoz deuseztatzen den sorpresaren bat itxaroteko gaitasuna usteldu digun madarikazioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!