Txantreako festetan izan diren bi eraso sexistak albiste Iruñerrian Gaur: jai batzordeak gaur ere bi eten egin ditu festetan; Espainiako Polizia 24 urteko neska batek jarri duen salaketa ikertzen ari da; Enrique Maya alkateak uko egin dio bilera egiteari salalketa horiek aztertzeko. Greba mugagabea hasi dute gaur minusbaliotasunen bat dutenei arreta eskaintzen dieten zentroetako langileek. Udalbiltzak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Fiare-Banka Etikoarekin eta Herrikoa arrisku kapitaleko sozietatearekin "Euskal Pirinioetan lan eta bizi" egitasmoa bultzatzeko. Iritzien Plazan gaur: Fernando Mendiola.