Gaur egun, demokrazia ilusio batean bizi gara, zigorgabetasun osoz eta gobernuen konplizitatearekin jokatzen duten botere finantzarioen mendean baikaude. Herritarren interesak eta bizi-kalitatea zaindu ordez, gobernuek osoko transakzio ekonomikoetarako aldeko baldintzak sortzeaz arduratuta dirudite soilik.
Ditugun baliabideak mugatuak eta amaidunak dira. Errealitate hori kudeatu ordez, gobernuek nahiago dute produktibitatea handitu, kontsumoa hazi dadin; baina, holako politika horiek kaosera eramanen gaituzte, guttiago kontsumitu eta, une berean, baliabide eta ondareetarako sarbidean desberdintasunak arintzea baita egin behar dena, hain zuzen ere.
Bi paragrafo hauek, duela gutti Gara egunkarian Jeremy Irons-i eginiko elkarrizketa batetik itzuli ditut. Aktorea da eta argi du. Ni ados nago; ezin gehiago. Gainera, boterearen korrontearen aurka agertu da; ausarta izan da eta hainbat gaitan horrelako ausardia behar dugu, jendearen aldeko prestigiodunen iritzien ausardia. Gora Jeremy!