“Milaka pausoko bidaia bat, lehenbiziko pausoa emanez hasten da”

Euskalerria Irratia 2014ko api. 30a, 15:05

Lao-tse (570-490 K.a.) Txinako filosoforik handiena eta taoismoaren sortzailea da.

Pentsalari honen jankiduria handia biltzen dituzten esaldiak eta bere bizitzari buruzko informazioa ekarri dizkigu oraingo honetan Josetxo Azkonak “Epiktetoren kutxa” saiora.

*  Jakin badakit ez dakidala, hori da apaltasuna. Ez dakidana badakidala

   pentsatzea, berriz, hori gaixotasuna da.

*  Gutiago gobernatzen duenak, hobeki gobernatzen du.

*  Milaka pausoko bidaia bat, lehenbiziko pausoa emanez hasten da.

*  Jakintsuak ez du hitzen bidez irakasten, ekintzen bidez baizik.

*  Begira ezazu zeinen zuria den zure inguru osoa. Baina gogoan eduki beltza

   ere badela zure ingurua.

*  Baldin eta malgua bazara, zuzen atxikiko duzu zeure burua.

*  Aginduak ematen dituenaren perfekzioa, baketsu izatean datza; gerlariaren

   perfekzioa, amorrurik ez izatean datza; garaitu nahi duenaren perfekzioa, ez

   borrokatzean datza; gizakiez baliatu nahi duenaren perfekzioa, gizakien

   mende jartzean datza

*  Buztinezko ontzi bat, barnealdeko espazio hutsak balioesten du.

*  Arrain bat ematen badiozu goseak amorratzen dabilen lagun bati, egun bakar

   batean asetuko da soilik. Arrantzan egiten erakusten badiozu, ase eginen da

   egun orotan.

*  Bizitzan dena erraza dela uste duenari, zaila suertatuko zaio bizitza.

*  Hitz dotoreak ez dira egiatiak eta hitz egiatiak ez dira dotoreak.

*  Bai zure gorputzak eta bai zure espiritu-hatsak, bat egin dezatela, zirrikiturik

    gabeko besarkadan.

*  Ibiltari on batek ez du lurrean oinatzik uzten.

*  Beldarrarentzat bere bizitzaren azken eguna den zera hori, pinpilinpauxa da

    munduko bertze guztientzat.

*  Lotzen dakienak ez du ez sokarik ez korapilorik erabiltzen. Eta, halaz eta

   guztiz ere, inork ez daki hark lotutakoa askatzen.

*  Daukanarekin kontent dabilena, aberatsa da.

*  Erantzuna zure izatearen erdigunean dago: badakizu nor zaren, badakizu zer

    nahi duzun ere.

*  Oinkada handiz oinez dabilen hori ez da oso urrutira iritsiko.

*  Buruzagi bat ona da, jendea hura badenik ere ohartzen ez bada. Horiek

    horrela, buruzagiak bere zeregina burutu eta bere helburuak bete dituenean,

    zera erranen du jendeak: geuk egin genuean.

*  Ekintzak erantzun kate bat dakar berekin.

*  Jankintsuak ez ditu ondasunak pilatzen. Zenbat eta gehiago lagundu  lagun

    hurkoari, hainbat eta onura gehiago bereganatzen du. Zenbat eta gehiago

    eman bertzeei, hainbat eta gehiago eskuratzen du.

*  Munduan gauza otzan eta ahulagorik ez dago ura baino. Alabaina, gogorra

   eta kementsua den hori guztia ahultzeko garaian, ura baino ez dago deusik.

*  Horrela, gisa honetan, existentziak eta existentziarik ezak, zailak eta errazak,

   luzeak eta laburrak, garaiak eta baxuak bata eta bertzea ezagutzen

   ahalbidetzen digute

*  Hona hemen nire hiru altxorrak. Lehena bihozberatasuna. Bigarrena

   urritasuna. Eta hirugarrena, zerupeko gauzen artean lehenbiziko izateari uko

   egitea da.

*  Atzaparrak eta arantzak baizik ez dira jaiotzen armadek kanpatzen duten

   lekuan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!