Aingeru Epaltza: Udaberriko miraria

Euskalerria Irratia 2014ko apirilaren 30a

Ika-mika ekartzen du Aralarko Aingeruak udaberriro Iruñera egiten duen bisitaldiak. Estatuaren laikotasunaren izenean, ez dirudi zentzu handikoa irudi erlijioso batek erakundez erakunde egiten duen karrika-dantzak. Ulertzekoa da zenbaiten haserrea, printzipio laikoaren defentsaren ikuspegitik. Aralarko San Migel, alabaina, irudi erlijioso hutsa baino gehiago da. San Ferminek bezala, izaera totemikoa ere badu. Intsentsu usaina ez ezik, euskalduntasunaren urrina dario Aralarko Aingeruari. Eta horretaz ez gaude soberan Iruñean. Hartara, udaberriro miraria ikusten dugu nafar hiriburuan. Fedegabe batzuk ozenki kantari: “Mikel Mikel Mikel gurea, zaindu zaindu Euskal Herria”. Jainkoarengan ez dute sinesten. San Migelengan bai, ordea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!