Taldeen, ekoiztetxe independenteen eta sortzaileen lanak zabaltzeko tresna izanen da Makusi.tv. Bideoak prezio txikian igo ahal izanen dira Makusi.tv-ra eta ikus entzuleek doan jaso ahal izanen dute horren berri.
Ikus-entzunezkoen biltegia izanen da makusi.tv plataforma. Hala esan du Metropoli Forala saioan Eguzki Bideoak kolektiboko ordezkari Juan Etxenikek.
Berrogei eguneko finantzatzeko kanpaina jarri dute martxan makusi.tv webgunean. Ekainean webgunearen lehenengo bertsioa prest edukitzea aurreikusi dute.
Informazioa partekatzeko tresna
Talde politikoei, bizilagunen elkarteei, mugimendu sozialei eta ekoiztetxe txikiei bideratuta dago plataforma. Nagusiki bideo laburrak jasotzeko prestatu dute, nahiz eta tamaina handiagokoak ere izanen diren plataforman. Era berean, komunitatea sortu nahi dute, ikus-entzunezko egileen artean bereziki. Komunikatzeko eta trukatzeko tokia izanen da baita Makusi. Horretarako foro bat izanen da aukeran webgunean.
Eguzki Bideoak kolektiboak eta Nodo50 Internet zerbitzuen hornitzaileak jarri dute abian egitasmo hau.