Entzierroaren ordenantza onartu du Iruñeko Udalak: hirugarren suziria zezen guztiak plazan daudelari jaurtitzea adostu dute. Parlamentuak ez du gaitzetsi Guardi Zibilak erakustaldiak egitea ikastetxeetan: Bilduk eta Aralar-NaBaik eraman dute proposamena, aurka bozkatu dute UPNk, PSNk eta PPNk. Aralarko San Miguel aingeruaren bisitaren aurkako adierazpena ere atzera bota dute UPNk, PPNk eta Aralarrek. Haur eskoletan euskarazko eskaintza ziurtatzeko eskatu diote 446 gurasok Iruñeko Udalari: euskalgintzako taldeek udal errejistrora eraman dituzte aurre matrikulazio epean jaso zituzten eskaerak. America 66 erregimentu militarraren erakusketaren aurkako 1.400 sinadura jaso dituzte Change.org plataforman. Lan osasuna aldarrikatzeko mobilizazioak egin dituzte sindikatuek Lan Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunean. Iritzien Plazan gaur: Edurne Elizondo.