Mikel Irizar: Gerra eta memoria

Euskalerria Irratia 2014ko apirilaren 28a

Argazkian Intxortako Atea, Elgetan, jendez betea. Bergaratik gora Asentzio aldetik datoz falangistak, erreketeak, militar matxinoak eta moroak, Gipuzkoatik Bizkaiara bidean. Intxorta barrenean dauzkate zain gudariak, nazionalistak, sozialistak, komunistak, lubakian sartuta.

Atzo berpiztu zuten gerrako pasarte hau, ordu erdiz tiro eta kanoikada artean. Hasieran hotzikada sentitu genuen, mehatxua bueltan bailitzan. Gero ikuskizunak izan zuen puntu kutre bat, seguruenik benetako gerra are kutreagoa izan zen.

Baina ariketak balio du memoria berpizteko eta osatzeko. Zazpi hilabete iraun zuen frenteak, berrehun egunez birrindu zituzten tartean geratutako baserriak eta zibilak. Eta hamarkada asko behar izan dira gertatutakoa azaleratzeko. Herri honetan minak ez dira atzo goizekoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!