Letrak uhinetatik karrikara liburuaren egunean

Euskalerria Irratia 2014ko apirilaren 23a

Hiriburuetan eta hainbat herritan liburu azokak eta bestelako ekitaldiak izango dira gaur, Nazioarteko Liburuaren Egunaren harira. Deskontu bereziak eta zenbaitetan, larrosak ere oparitan banatuko dituzte. Katalunian da ohitura, baina beste herrialdeetara ere zabaldu da dagoeneko eta Iruñean ere areagotuz doa liburuarekin larrosa bat jasotzearen tradizio hori.

Iruñeko Karlos III. Noblearen etorbidean hamazazpi liburu dendak erakusmahaiak jarri dituzte. Liburuak salgai jarri dituzte, eta %10eko beherapena izan dute, eta aipatu bezala, arrosak oparitu dizkiete hurreratu direnei.

Irakurzaletasuna sustatzea xede

Katakrak, Abarzuza, Auzolan eta Elkar liburudendek besteak beste, atera dituzte euren liburuak kalera. Katakrak liburudendako kide eta poeta Hedoi Etxartek Euskalerria irratian hitz egin du liburuaren egunaren aitzakian. Auzolaneko kide eta editore Unai Pascual ere izan da gurean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!