Herritarren galderak erantzun dituzte europarlamentariek

Euskalerria Irratia 2014ko apirilaren 23a

Ines Ayalak, Pablo Zalbak eta Iñaki Irazabalbeitiak herritarren galderak erantzun dituzte Nafarroako Parlamentuan.

Europan eredu aldaketa dago jokoan heldu den maiatzaren 25eko hauteskundeetan. Halaxe esan du Iñaki Irazabalbeitiak, Berdeak taldean Aralarko europarlamentariak.

Irazabalbeitiarekin batera, Pablo Zalba PPko eurodiputatu eta Ines Ayala PSOEko ordezkaria Europan, Nafarroako Parlamentuan izan dira, herritarren galderak erantzuten.

30 gizarte eragile eta kolektiboren galderak erantzuten ari dira zehazki. Nafarroatik Europara begira jarri dira.

Irazabalbeitiarekin hitz egin dugu Euskalerria irratian. Urteotan egindako lanaren garrantzia nabarmendu du eta etorkizunari begira, eredu aldaketak izanen lukeen ondorioa azpimarratu du.

Herritarren ordezkariak galdezka

Nafarroako Kontseiluko presidenteak egin du lehen galdera. Ekonomia eta gizartearen beharrak nola uztartzen dituzten galdetu die Europan herritarren ordezkari direnei. Ondoren etorri dira gainerakoak. Nafarroako Enpresarien Konfederazioko ordezkariengandik, Giza Ekonomiako Nafarroako Enpresenetatik, Iratxe Kontsumitzaileko kideengandik, Gurelur, Nafarroako Saltokien Federaziotik, Eusko Ikaskuntzatik edo Nafar Ateneotik, besteak beste.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!