Iruñerrian Gaur 2014-04-15

Euskalerria Irratia 2014ko apirilaren 15a

Kontuz taldeak "erantzukizunak" eskatu ditu Nafarroako Kutxako hainbat artelan desagertu direlako: 157 falta dira, Kontuzen arabera, CAN Fundazioak berriki argitaratu duen inbentario bat eta 2011ko beste bat alderatuta ondorioztatu duenez. Maiatzaren 10erako Foru Agindu bat emanen du gobernuak irrati lizentzien epaia nola beteko duen zehazteko. Hala esan du Parlamentuan Juan Luis Sanchez de Muniain kontseilariak. Igandean hasiko du sinadura bilketa Ikurren Lege "demokratikoa"aren aldeko herri ekinaldi legegileak. Heldu den larunbatean eginen dituzten bi ekimena: Zatoz baratzara azoka Erronkarin EHNE sindikatuak antolatuta, eta Bertsokleta, eremu ez-euskaldunen euskaraz ikasteko dauden zailtasunen berri emanen duen txirrindula martxa, Lodosatik Iruñera. Iritzien Plazan: Maria Solana.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!