Sanferminetako kartela hautatzeko, eta hor ditugu, berriz ere, betiko koloreak nagusi, gorria, zuria, beltza. Eta alajaina, koloretsuago-edo diren kartelak ere, lau samarrak, ñabardura handirik gabeak, betiko topikoei eutsita.
Iruñeko kolore-aukera, laburra omen.
Hiri berde deitu izan genuen aspaldi, lorategi eta parke ugariak eta berde jakin bati hiriaren izena eman zion bandera lekuko eta aldarri.
Orlegia, baina, belurituz joan zen, eta, konturatu orduko, hiria gris bilakatu zitzaigun. Eta iruindarrok, goibel, hitsak irentsita.
Aurreko egunean esan zidatenez, merkataritza-agenteek eta saltzaile bidaiariek beixari Iruñeko kolorea deitzen diote, emakumezkoetan kolore horretakoak omen direlako Iruñean gehien saltzen diren jantziak.
Nafarroako hiriburua ez omen da deliberatzen bere burua ñabartzera, bere baitako nabarrera nabariaraztera.