A13 herri plataformakoak "pozik" daude atzo Etxarri Aranatzen egin zuten galdeketak izan duen emaitzarekin. Alderdi politikoetan, galdeketari balioa ukatu diote UPNk, PSNk eta PPNk, ariketa demokratiko interesgarria izan da Bildu, Aralar eta Geroa bairen ustez. Oposizioak erantzukizunak eskatu dizkio UPNri baso-ustiapenean eginiko inbertsioarengatik; Kontuen Ganberaren arabera, 3,7 milioi euro publiko galdu dira. Eliza katolikoak ondasunak bere izenean paratzen jarrai ez dezan, lege proposamena eztabaidatuko dute Foru Parlamentuan. Asteburuak utzitakoak eta Iritzien Plazan, gaur, Edurne Elizondo entzun dugu.