Mikel Irizar: Giza dorrea

Euskalerria Irratia 2014ko apirilaren 14a

Argazkian, Arrasateko plaza eta Kataluniako castellers dorre bat erdian, jendez inguratuta. Ekainean giza kate bat burutu nahi da Durango eta Iruñea artean, lehen Katalunian egin zenaren antzekoa. Eta girotze lanetan etorri dira katalanak Arrasatera, giza dorrea eraikitzera.

Nahiz gauza antzekoak egin, ez nago oso ziur ea haiek eta gu une historiko beretsuan ote gauden. Batzuetan iruditzen zait han badela heldutasun hiritar bat gurean oraindik sumatzen ez dudana. Agian distantzia izango da, ez dakit.

Baina Arrasateko giza dorreak badu irakurketa argi bat: bata bestearen gainera igota dorre garaiak eraiki ditzakegu eta han goitik itsasoa ikusten da. Eta behin norabide egokia hartuta, indarrak metatu genitzake eta oztopo handiak gainditu. Sikiera horixe ondo barneratuko bagenu!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!