Iruñeko instituto batean egiten dut lan. Maiatzaren 27an, LOMCE legearen kontrako ikasle greba egunean, nere ikaslerik preziatuenak institutoko atarian aurkitu nituen Nazionalez inguraturik. Poliziarengana zer gertatzen zen galdetzera hurbildu nintzenan, identifikazio “prebentiboak” egiten ari zirela erantzun ninduten oso modu txarrean, hortik alde egiteko eskatuz. Ez nintzen joan, noski...
Ikasleak adingabekoak ziren; bildurik besterik ez zeuden greba eguna antolatzeko, haien oinarrizko eskubideak defendatzen. “Sólo llevan cuadernos y libros” esan zuen haietako batek haserre. Zer uste zuten ba???
Atzo, ordea, hauetako gazte baten txanda izan zen atxilotuen artean. Parlamentu aurrean errepidea mozten eserita zeudela, poliziek ikasleen kontra kargatu, bertan harrapatu eta orain Burger King-eko kalteak leporatzen omen dizkiote. Horretarako egiten al dira “identifikazio prebentiboak”?
Ba funtsik gabeko hain beste isun jaso dituen honek, nere ikasleekin batera, “prebentiboki” ez, arrazoiak soberan daudelako, eta ikasleriaren borroka gure etorkizune demokraziaren esperantza delako, Carmen Alba, mesedez, DIMITITZEKO ESKATZEN DIZUGU!