Maren Aranburo sukaldari, irakasle eta bidaiari amorratua da. Gurera hurbiltzen da hilabeteoro mundu zabaleko platerak guri ekartzeko. Oraingo honetan Txinako zaporeak hautatu ditu. Alde batetik hemengo jatetxe txinatarretan aurki daitekeen plater bat, baina sekula santan Txinan aurkituko ez duguna: "Hiru gozamen arroza" eta beste aldetik benetako errezeta txinatarra: "Kung pao oilaskoa". Biak errezak eta goxoak. On egin!